XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aurreko hormaren parean geratu nintzen; burdinesi batek ixten zuen, hark ere urteen eragina agerian.

Atea itxita zegoen, baina ez zitzaidan zaila egin krisketari eragin eta bultz egitea.

Barruan nengoela, atea lehengo moduan utzi, eta hilobien artean ibiltzeari eman nion, belar hazia zapalduz, aurkitutako izen eta datak mekanikoki irakurriz.

Barruan sentipen bitxia neukan, denbora bat-batean gelditu izan balitz bezala, eta nonbaitetik norbait begira neukalako ziurtasuna.

Baina, ondo begiratuta ere, han ez zegoen inor.

Hilerria eta inguruak erabat hutsik zeuden.

Laster aurkitu nuen bila ari nintzena.

Baina ez zen hilobia, nik uste bezala, nitxoa baizik.

Lau nitxoko zutabe haren goiko aldean, marmorezko harlauza zaharkitu bat zegoen, lingartsua, eta jartzen zuen: Valiño-Loureiro senitartea.

Eta han, behetik hasita bigarreneko nitxoan, hilarri bat jarria zuten, idazti ttiki batekin: Pablo Valiño Gómez.

1976-1992.

Gurekin betiko.

Noizbait gorri izandako krabelin sorta ximeldua zegoen azpiko husgune luze-estuan.

Beraz, han zegoen hilobiratua Pablo, hantxe (...)